Goizuetako Udalak, Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak, Goizuetako Xalto Eskolak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Prebentzio Programak elkarlanean antolatuta, Goxali berriz ere martxan jarriko da 2026/2027 ikasturtean, urriaren 6ean zabalduz ateak.
Goxali Goizueta eta Aranoko 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdi gunea da. Jolaserako, harremanak eraikitzeko, irakurketa eta eskolako lanak sustatzeko espazioa eskaintzen du, aisialdi aberasgarria, elkarrekintza eta garapen pertsonala bultzatuz.
Ekimenaren helburu nagusia haur eta gaztetxoen sozializazioa eta aisialdi osasungarria sustatzea da, besteak beste, autonomia, sormena, ardura, integrazioa eta kritikotasuna bezalako gaitasunak landuz.
HH 1etik DBH 2ra bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta doakoa da.
📅 Ordutegiak:
- Ttikiak: Astearteetan; HHkoek 16:30etatik 17:30etaraL eta LH 1-2-3-4 koek 17:30etatik 18:30etara.
- Handiak: Ostiraletan 16:00etatik 17:00etara.
📍 Non?
ERNE! Ikasturte honetan lekualdaketa! Goxaliren ekintzak Xalto Eskolako jangelan egingo dira.
Izen-ematea derrigorrezkoa da
Goxalira joateko, izen-ematea beteta izatea ezinbestekoa izango da. Izen-emateko azken eguna irailaren 28a da. Izena emateko, ondoko esteka erabil daiteke: https://forms.gle/Ryj8h8trAx5kjqDR6