Zer da?

Badira hainbat egoera une jakin batean komunitateko edozein kide ukitu dezaketenak (langabezi luzea, gaixotasun mentala, ezkontideen banantzeak eragindako larritasun ekonomikoa, etab.).

Egoera horien aurrean ezinbestekoa da berehalako laguntza ematea, egoera hori kroniko bilakatu ez dadin eta ukitutako pertsona denbora luzean bazterturik egon ez dadin.

Programa honen bidez, egoera zailean dauden pertsonei alde batetik hainbat baliabide eta giza eta gizarte laguntza zein laguntza psikologikoa eskaintzen zaizkie beren bizitza pertsonala eta familiarra berroientatu dezaten. Eta, beste aldetik, laguntza eskaintzen zaie dauden zerbitzuez eta ondasunez balia daitezen, denbora jakin batean bada ere.

Zertarako?

Programaren helburu nagusia da gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, ahal den autonomia mailarik altuena lortzea ahalbideratzen duen sustapen pertsonalaren bidez.

Zer egiten dugu?

a) BANAKAKO ETA FAMILIAKO ESKU HARTZEA:

  • Bazkerketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei gizarte zerbitzuen sistemak berak eskaintzen dituen baliabideak eskuratzeko bidea erraztu nahi zaie, gutxieneko diru sarrera batzuk izan ditzaten.
  • Gizarte babeserako gainerako sistemek eskaintzen dituzten baliabideak lortzeko erraztasunak eman nahi zaizkie (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, lana…).
  • Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei eragiten dieten arazoei aurre egiteko berariazko baliabideak ematea (beste sistema batzuek eskaintzen ez dituztenak): hezkuntzaren eta laguntza terapeutikoaren tarteko prestazioak, bai eta esku hartze psikosoziala eta gizarte-hezkuntzakoak ere. Hauek guztiek, besteak beste, balio hauek landu nahi dituzte: gizarte-habileziak, azaroak konpontzeko gaitasunak, pertsonen arteko gatazken negoziazioa, antsietatearen kontrola, etxeko autonomia, familiaren ekonomiaren kudeaketa, etab.
  • Laneratzeko baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematea: prestakuntza ikastaroak, bazterketa egoeran dauden sektoreak gizarteratzeko eta lanerako berariazko baliabideen kudeaketa (ESP, enpresetan txertatzea, banakako lanen proiektuak, lan-munduan txertatzeko zentroak, etab.).
  • Artatutako pertsonentzat erreferentzia izatea eta gizarte laguntza eskaintzea (esku hartze pertsonala). Profesionalek bazterketa egoeran dauden pertsonekin harreman pertsonal jarraituaren bidez, lehenik eta behin, pertsona horiek bizi duten egoeraz jabetzea, eta gero, dituzten zailtasunen gakoez jabetu eta egoera hori gainditu dezaten lortu nahi da. Eta horretaz gain, laguntza eskaini nahi zaie dituzten baliabideak, gaitasunak eta ahalmenak bultzatu eta erabil ditzaten.

b) KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Informazioa: Komunitateari gai honi lotutako behar eta arazoen berri ematea, komunikabideen bidez.
  • Sentsibilizazioa: Komunitateari eta udalei zuzendutako jarduketak, pertsona hauei eragiten dieten gaiei buruzkoak (arazoak, gizarte jarrera positiboak, prebentzio kanpainak, etab.).
  • Lankidetza: Komunitatean gizarte-laguntzako programak sustatzea (boluntarioak, gizarte laguntzako sareak) eta/edo jarduera komunitarioetan parte hartzea bultzatzea, etab.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea: Gizarte esku hartzearen arduraduna.
  • Gizarte hezitzailea: Gizarte eta hezkuntza interbentzioaren eta gizarte laguntzaren arduraduna, interbentzioa egiterakoan pertsonak gaitasunak lortzea funtsezkoa denean.

AZPIPROGRAMAK

a) BABESTURIKO GIZARTE LANA

Zer da?

Gizarte Lan Babestuaren proiektua laneratzeko baliabidea da eta gizarte bazterketa egoeran edo horrela egoteko arriskuan dauden pertsonei zuzendua dago.

Proiektu honen bidez hainbat problematika dituzten pertsonen bazterketa egoera arintzen saiatzen gara. Horretarako, gizarteratze eta laneratzeko beharrezkoak diren tresnak eta prestakuntza ematen dizkiegu.

Zertarako?

HELBURU OROKORRA:

Gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen laneratzea erraztea, lan bat bilatzeko aukerak handitzen dizuzten ohitura eta trebetasunak lortzeko bide bezala.

HELBURU ZEHATZAK:

  • Enpresa eta udaletan egindako lanaren bidezko formazioa.
  • Kontratuan zehaztutako lanak egin ahal izateko ezagutza eta trebetasunak eskuratzea.
  • Lan merkatuaren eskakizunei eta gaitasun profesionalari egokitutako prestakuntza.
  • Egonkortasun pertsonala, elkarbizitzaren oreka, gizarteratzea eta parte-hartze soziala sustatzea.
  • Gatazka pertsonalei aurre egin eta gainditzeko tresnak eskuratzea.

Norentzat?

Programa eskualdean bizi eta arazo hauek dizuztenei zuzendua dago: gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituztenei, osasun arazoak dituztenei, ezgaituei edota prestakuntza falta dutenei.

Zer egiten dugu?

GLB programaren xedea da parte-hartzaileek lan eta formazioaren bidez trebetasunak eta jakintzak eskuratzea.

BANAKAKO ETA FAMILIAKO ESKU HARTZEA:

• Formazioa: Ikastaro teoriko-praktikoak. Orain arte egindakoak: sukalde laguntzailea, garbitasun profesionala, apal-betetzailea, soldadura…
• Banakako eta familiako esku hartzea: Pertsona bakoitzari zailtasunak eta arazoak dituzten arloetan laguntzen zaio. Horretarako, laguntzak kudeatzen dira eta prozesu pertsonaletan aholkatu eta orientatzen zaie.

ESKU HARTZE KOMUNITARIOA:

  • Informazioa: Komunitateari gai honi lotutako behar eta problematikari buruzko informazioa ematea komunikabideen bidez.
  • Sentsibilizazioa: Pertsonei eragiten dien arazoei buruzko ekintza, eta komunitate eta udalei zuzendutakoa: jarrera sozial positiboa sustatzea, prebentzio kanpainak, eta abar.
  • Elkarlana: Komunitatean dagoen gizarte laguntza oro sustatzea (boluntarioak, gizarte laguntzako sareak), parte-hartzea sustatzea komunitatearen ekintzetan.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea: Programaren arduraduna da bere fase desberdinetan eta baita bere bi esku hartze mailetan.
  • Gizarte hezitzailea: Programa diseinatu eta aurrera eramaten du, esku hartze zuzena egiten du , eta laguntasuna emateaz eta jarraitzeaz arduratzen da.

b) ETORKIÑEN INTEGRAZIOA

Programa honen helburu orokorra da etorkinak edo gutxiengo etnikoetako pertsonak integratzen laguntzea eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko udalerrietan kulturen arteko bizikidetza sustatzea.

LAN ILDOAK

  • Etorkiñen harrera protokoloa.
  • Etorkinen erregularizazioa bideratzea (errotzeak, berrelkartzeak…).
  • Etorkinen gizarteratze tailerrak eta ekintzak.