Zer da?

Harrera eta orientazio sozialerako programa Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bide bat da.

Zertarako?

Hona horren helburuak:

  • Erabiltzaileen eskaerak jaso eta haiei erantzun bat ematea.
  • Herritarren arazo sozialei lehen erantzuna ematea.
  • Gizarte babeserako sistemen prestazioak lortzen lagundu eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen gainerako programetan parte hartu ahal izatea erraztea.

Norentzat?

Programa honako hauei zuzenduta dago:

  • Arazo sozial nabarmenak dituztelako gizarte zerbitzuen laguntza behar duten pertsonei.
  • Sistema desberdinen prestazioak lortu behar dituzten pertsonei.
  • Herritarrei, oro har.

Zer egiten dugu?

a) BANAKAKO-FAMILIAKO ESKU HARTZEA

Lau jarduketa mota hartzen ditu:

  • Harrera eta orientazio soziala: Pertsonaren beharren lehen balorazioa egin, aholkularitza eskaini, eskaerari lehen erantzuna eman eta profesionalaren eta erabiltzailearen artean erreferentzia-harreman bat sortu.
  • Prestazioak lortu: Gizarte Zerbitzuen sistemaren prestazio eta baliabideen kudeaketa. Oinarrizko Errenta, Aparteko laguntzak, familia prestazioak, etab. Halaber, gizarte babeserako beste programa batzuek (hezkuntza, osasuna, etxebizitza, etab.) edota ekimen sozialeko beste entitateek (Cáritas, Anafe) eskaintzen dituzten prestazioak lortzen laguntzea du helburu programak.
  • Deribazioa: Programa honek ezin baldin badio lagundu, pertsona hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen beste programa batzuetara, gizarte zerbitzu espezializatuetara edota babes sozialeko beste programa batzuetara bideratzen da.
  • Jarraipena: Behin interbentzioa amaitu ondoren, kasuaren nondik-norakoa ezagutzeko jarraipena egiten da.

b) KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Informazioa: Komunitateari atzemandako behar eta arazoei buruz informatu eta gizarte zerbitzuek eman dezaketen erantzunen berri eman. Era berean, komuniteko kideek arrisku edo gatazka egoeren berri emango dute.
  • Sentsibilizazioa: Komunitateari eta udalei zuzendutako jarduketak, pertsona hauei eragiten dieten gaiei buruzkoak (arazoak, gizarte jarrera positiboak, prebentzio kanpainak, etab.).
  • Lankidetza: Komunitatean gizarte-laguntzako programak sustatzea (boluntarioak, gizarte laguntzako sareak) eta/edo jarduera komunitarioetan partehartzea bultzatzea, etab.

Beraz, harrera programan bi interbentzio lerro garatzen dira:

  • Babes sozialeko sistemen prestazioak eta baliabideak lortzen laguntzea.
    Halaber, ehun soziala sustatzen da komunitateak arazoei aurre egiteko duen gaitasuna handitzeko.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea: Programaren arduraduna da, bere fase desberdinetan eta bere bi eskuhartze mailetan.
  • Administraria: Programari dagokion administrazio lana egiten du, besteak beste, hitzorduak eman eta erabiltzaileei arreta ematea. Erabiltzaileek lehenengo harremana berarekin egiten dute.