Zer da?
Familia gure gizartearen oinarrizko unitatea da eta bere kide guztien garapen osoa bermatzea du helburu.
Beste ezeren aurretik, haurraren oinarrizko premiak bete behar ditu (jana, afektua, maitasuna, etab.) eta, ondoren, bere garapen kognitiboaz arduratu eta bere sozializazioa bultzatu behar du. Haurraren alde afektiboa, kognitiboa eta soziala, hirurak edota hiruretatik edozein, behar bezala garatzen ez badira, babesgabetasun egoerak eta/edo tratu txarrak eman daitezke.
Programa honek etxean eragiten du zuzenean eta babesgabestasun egoerak ekiditu eta/edo horrelakoak gerta ez daitezen parte hartzea du helburu.
Zertarako?
Programaren helburua da haurraren familia-ingurunea egokia izatea bermatzea, haurraren garapen afektibo, kognitibo eta sozial onerako. Horretarako harreman osasuntsuak izaten lagunduko dieten hainbat baliabide ematen zaizkie (helduei bereziki). Adingabea familia ingurutik aldentzea ekidin behar da, horretarako laguntza programak abian jarriz (prebentzioa, esku hartzea familian, laguntza ikasketetan, etab.).
Norentzat?
Programa babesgabetasun egoeran (arina ala larria) edo horrela egoteko arriskuan dauden adingabeen familiei zuzenduta dago.
Zer egiten dugu?
Familia bakoitzaren egoera berezia da eta, beraz, familia bakoitzarekin egiten den lana familiak duen problematikaz gain, familiaren eta kideen berezko ezaugarriak ere hartu behar dira kontuan. Gauzak horrela, lanerako metodologiaren diseinua eta gauzatzeko estrategia desberdinak dira familia bakoitzaren kasuan. Hala eta guztiz ere, zenbait funtzio kasu guztietan ematen dira, esate baterako:
a) BANAKAKO ESKU HARTZEA-FAMILIAN ESKU HARTZEA:
- Helduak problematika konpontzen eta erantzukizuna bere gain hartzen parte har dezala bultzatzea.
- Adingabearen garapenerako egokiak ez diren helduaren hainbat jokabide arintzea.
- Helduaren partaidetza komunitatean bultzatzea, eskolan zein gizartean.
- Adingabeen gatazkak konpontzen lagundu dezaketen estrategia egokiak garatzeko tresnak bilatzen laguntzea.
- Adingabearekin zuzenean lan egitea, problematikan, jokabideetan eta gabezietan eragin berezia eginez.
- Ikasketetan laguntzea.
- Adingabeak beraiei zuzendutako jardueretan parte hartzera bultzatzea (ludotekak, aisialdiko klubak, herrian egiten diren jarduerak, etab.).
- Prozesu osoan laguntzea.
- Programak hartu ezin dituen kasuak (babesgabetasun larria edo gatazka soziala ) beste zerbitzu batzuetara bideratzea.
b) KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:
- Komunitatea sentsibilizatzea haurren tratu txarrak eta/edo adingabeen beharrak direla eta.
- Gizartearen babesik gabeko egoerak detektatzea, gizarte eragileen sarearekin eginiko koordinazioaren bidez (auzokideak, profesionalak eta zerbitzu komunitarioak).
- Familiarekin harremana dituzten zerbitzu eta zentroekin lankidetzan aritzea, hala nola, ikastetxeekin, osasun zentroarekin, elkarteekin, etab.
Nortzuk gara?
- Gizarte langilea: Babesgabetasun egoerak edo horrela egoteko arriskuan egoteko egoerak detektatu, aztertu eta diagnosia egitearen arduraduna da. Halaber, interbentzio alor desberdinen arteko koordinazioa egiten du (osasuna, hezkuntza…).
- Gizarte hezitzailea: Familiekin egiten den eskuhartze zuzenaren eta hezkuntza-lanaren arduraduna da.
AZPIPROGRAMAK
a) ADIN TXIKIKOEN TRATU ONEN SAREA
SAREA, ZER DA?
Sarean lan egitea ez da bakarrik zerbitzu ezberdinen arteko koordinazio egotea, elkarrekin lan egitea, elkarrekin ekintzak pentsatzea, baliabideak eta interbentzioaren emaitzak elkartrukatzea da. Gazte, haur eta familiei eragiten dieten arazoak oso konplexuak izan daitezke eta konplexutasun honek zerbitzu eta arlo ezberdinetako profesionalen parte-hartzea eskatzen dute. Sarean lan egiteak lanaren
eraginkortasuna hobetzen du eta aldi berean profesionalen estrés maila murrizten du, kasu berean parte-hartzen duten profesional guztien ardura bihurtzen delako.
SAREAREN HELBURUAK
- Haurrenganako tratu ona sustatu
- Arrisku egoeran egon daitezkeen haur eta gazteak antzeman
- Sarean parte-hartzen dutenen artean kasua elkarrekin esku hartzea
- Profesional ezberdinak helburu eta jarduera amankomunak eta adin txikikoekin eta familiekin adostuak izaten lagundu
- Profesionalek izan ditzaketen zalantza, kezkak,… aztertu eta hausnartu
- Haur eta gazteen Tratu Ona bultzatu eta arriskuzko egoeren prebentzioa landu
PARTAIDEAK
Sarean parte-hartu behar duten profesionalak, eskualdean zuzenean edo /eta zeharka haur eta gazteekin lan egiten dutenak izan beharko dute. Ezinbestekoak da hauen artean, Osasun eta Hezkuntzan lan egiten duten profesionalak, gizarte zerbitzuko profesionalak eta polizia forala. hauetaz gain beahrren eta egoerarn arabera gazte eta haurrekin lan egiten duten beste profesional eta zerbitzuak sarean parte-hartzea aztertuko da. (momentu honetan, leitzako liburutegia eta leitzako kiroldegiko arduraduna ere sarearen kide dira). Sarean parte-hartu behar duen erakunde bakoitzak, sarean parte-hartuko duen kidea aukeratu beharko du, kide honi, iraunkortasuna eskatuko zaio.
Sarean parte hartzen duen kide orok, partaidetza konpromezua sinatu beharko du. Kasuekin lanean ari garenean, Kasuan-kasuko haur, gazte edo/eta familiarekin momentu horretan zuzenean lanean ari diren profesionalak edo zerbitzuek parte-hartuko dute.
b) 0-3 PROGRAMA
ZER DA?
0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduriko programa da.
Itzaire haur eskolak, Anikote kirol zerbitzuak eta gizarte zerbitzuek osatzen dute.
HELBURUA
- Familiekin harremana ikuspegi prebentibo eta positibo batetik saretzea.
- Amatasun eta aitatasun positiboak garatzea.
- Haurren garapen fisiko, psikosoziala eta osansuntsua sustatzea.
c) AUZOKO LAGUNAK
HELBURU OROKORRA
Euskararekin zailtasunak dituzten 8-12 urte bitarteko haurrei edo haur etorri berriei euskera errefortzua (alderdi ekonomiko) eta aisialdiaren bidez euskaraz bizitzeko baliabideak eskeintzea.
HELBURU ZEHATZAK
- Euskara haurren komunikaziorako tresna bihurtzea, euskararen eraginkortasuna edo funtzionaltasuna erakutsiz:
- Ahozko hizkuntza gertuko gertaera, esperientzi eta bizipenekin lotzeko erabiltzea.
- Eguneroko komunikazio egoeratan parte hartzeko gai izatea.
- Ahozko zein idatzizko adierazpenetan euskaraz komunikatzeko bitartekoak eskurtzea.
- Eguneroko hiztegia ulertu eta erabiltzea.
- Ahozko eta idatzizko esaldi-testu sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko gai izatea.
- Herrian murgiltzeko euskara erabiltzea (+ bere baliabide linguistikoak)
d) ESKOLA LAGUNTZA
ZER DA?
Eskola-laguntza faktore ekonomiko, familiar, sozial, kultural, politiko, akademiko edota beste arrazoi direla eta, bazterketa edo arrisku egoeran aurkitzen diren eta eskola arloan laguntza behar duten; Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko haur eta gaztetxoei zuzendutako programa da.
HELBURUA
Programa honen helburua, aipatutako egoeran dauden adin txikikoen garapen integrala bultzatzea da.
Hain zuzen ere, eskola errendimendua hobetzeko eta etxerako lanak egiteko ohiturak hartzeko eskaintzen den baliabide bat da; alor kognitibo, afektibo, sozial eta portaera lantzen den espazio bat.
Horretaz gain, jarrerak, autoestimua, gizarte trebetasunak, elkarren arteko harremanak eta bestelako ikasketa ohiturak lantzen dira, baita bizikidetzarako eta egunerokotasunerako beharrezkoak diren arauak, pautak eta mugak ere.
Eskola-laguntzak kasu zehatzekin lan egiteaz gain, prebentzio izaera ere mantentzen du, eskola porrotari aurre hartzeko lan egiten duelako eta etorkizun hurbil, ertain edo luze batean sor daitezkeen arrisku egoerak saihesteko xedea duen proiektu bat delako.
Eskola-laguntzaren helburu orokorra bazterketa edo arrisku egoeran aurkitzen diren eta eskola arloan laguntza behar duten ikasleen garapen integralaren garapen osoa ziurtatzea denez, lau eremu nagusitan banatutako honako helburu espezifiko hauek proposatzen dira:
HELBURU ZEHATZAK
1. EREMU KOGNITIBO, INTELEKTUAL ETA AKADEMIKOA
- Eskolatik edo institututik edozein arlo kurrikularretik bidalitako etxerako lanak egitea begiralearen babes hezitzailearen laguntzarekin.
- Ikasleek dituzten kontrol edota azterketak prestatzea, dituzten zalantzak argituz, ikas estrategiak garatuz eta ikaskuntza maila nahiz errendimendu eskolarra hobetuz.
- Ikasleek zailtasun handiagoak edota zehatzagoak badituzte, errefortzu sendoago bat eskaintzea, bere gaitasun indibidualak potentziatuz.
- Ikasleei ikaskuntza prozedurak hobetzeko baliagarriak suertatuko zaizkien ikaskuntza esanguratsu eta eraikitzaileak lortzeko neurriak ematea, bere kabuz ikastera heltzeko antolakuntza ohitura eraginkorrak erakutsiz, lan planifikazioa indartuz eta lan konstantziaren balioa landuz.
- Haur eta gaztetxoen ikasketa ohiturak indartu, materiala, denbora eta espazioa bezalako baldintza eta faktoreak kontutan hartuz. Ikasketarako motibazioa sustatzea, batetik beraien gaitasunak identifikatuz eta sendotuz eta bestetik, ahulguneak landuz.
- Eskola uzte goiztiarra eta eskola porrota prebenitzea nahiz errepikapen indizea murriztea.
- Ikaskuntzan eragina duten oinarrizko prozesu psikologikoak lantzea, hala nola, ikaskuntza, ezagutza, oroimena, arrazoia, arreta, mintzaira eta pentsamendua
2. PORTAERA, BIZIKIDETZA ETA HARREMANETA INTEGRAZIO EREMUA
- Eskola-laguntzan demokratikoki adostutako eta onartutako arauak, eginbeharrak eta eskubideak betetzea eta bakoitzak dituen ardurak nork bere gain hartzea.
- Ikastetxean, eskola-laguntzan edo bestelako gune batean sortzen diren gatazkak, eztabaidak eta liskarrak kudeatzen eta ebazten ikastea eta praktikan jartzea, komunikazio asertibo irekiaren eta kidetasunaren bitartez eta bizikidetza giro positiboa eraikiz.
- Nork bere burua nahiz beste kideena errespetatzea eta aniztasuna onartzea, harreman orekatuak eta eraikitzaileak mantenduz eta portaera solidarioa eskuratuz sexu, klase sozial, iritzi, arraza, kultura eta bestelako baldintza indibidual eta sozialen ezberdintasunen aurrean.
- Autonomiaz eta ekimen senez eskola-laguntzan egiten diren ohiko bakarkako zein taldeko ekintzetan parte-hartzea, erlazio afektiboak eraikiz eta sozializazioa ahalbidetuz.
- Eskola-laguntzara joaten diren haur eta gaztetxoen inklusioa bultzatzea herrian, trebetasun sozialak garatuz eta harremanetan sortutako egoeren inguruko hausnarketa bultzatuz.
3. EREMU AFEKTIBOA ETA OREKA PERTSONALA
- Haur eta gaztetxoen sentimendu eta adimen emozionala lantzea, emozioen auto-kontzientzia, auto-erregulazioa, auto-motibazioa, enpatia eta trebetasun sozialak garatuz.
- Beraien emozioak kudeatzerakoan jarrera irekia izatea eta besteen emozio eta ideiekin entzumen aktiboa lantzea.
- Haur eta gaztetxoen autoestimua pertsonala, eskolarra eta soziala indartzea, dituzten gaitasun positiboak goraipatuz eta beraien ahalmenetan konfiantza ipiniz.
- Haur eta gaztetxoek dituzten kezka espezifikoak lantzeko hausnarketa espazioak sortzea eta babesa duela jakinaraztea.
4. OSASUNA, GORPUTZ GARAPENA ETA FISIKO EREMUA
- Ohitura osasuntsuak landu, hala nola, higiene, elikadura, kirola eta orokorrean nork bere burua zaintzeko baliagarriak diren adierazleen inguruan hausnartzea.