Zer da?

Azken urte hauetan, biztanleria zahartzen doa eta biztanleen artean gero eta gehiago dira menpekotasun egoeran daudenak.

Orain arte, gehienetan, zainketa eta arreta lana familiak egiten zuen. Gaur egun, berriz, aldaketa asko gertatu dira (gizartean zein lan arloan) eta, ondorioz, askotan familiak ezin die ardura horiei aurre egin beraiek bakarrik.

Hala, errealitate berri honek behar berri batzuk ekarri ditu berarekin eta horiei irtenbide bat eman behar zaie: herritarrek gero eta baliabide gehiago eskatzen dituzte (gizarte eta osasun alorrekoak), hirugarren adinakoetz aisialdiko jarduerak antolatu behar dira, etab.

Programa honen bitartez adinekoen eta/edo menpekotasun egoeran dauden beharrei erantzuna eman nahi zaie, prebentzio edo laguntza jardueren bitartez (etxeko laguntza, laguntza teknikoak eta beste motatako baliabide alternatiboen kudeaketa, etab.).

Zertarako?

Bi helburu nagusi ditu:

  • Menpekotasun egoerak prebenitzea eta beren kabuz bizitzeko zailtasunak dituzten pertsonak edo horrelako egoeran egoteko arriskuan daudenak (adineko jendea, ezgaituak, etab.) etxean bizitzen jarraitzea sustatzea, beren ingurunetik ateratzea eta zentro batean sartzea ekidituz edota ahal den gehien atzeratuz.
  • Erabiltzaileen bizi-kalitea eta autonomia pertsonala hobetzea, laguntza-, prebentzio-, hezkuntza- eta erreabilitazio-arloetatik, pertsonaren beharren arabera betiere.

Zer egiten dugu?

a) BANAKAKO ESKU HARTZEA-FAMILIAN ESKU HARTZEA:

  • Harrera eta orientazio soziala: Egoerak baloratzea eta banakako arreta plana egitea.
  • Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kudeaketa: (aurrerago azalduta dago).
  • Baliabide eta prestazioen izapidetzea: Hirugarren adinekoentzako laguntza teknikoak, menpekotasuna baloratzeko eskaerak, familia inguruan zaintzeko diru-laguntzak, gizarte-termalismoa, larrialdietarako telefono zerbitzua, etab.
  • Baliabide alternatiboen kudeaketa eta tramitazioa pertsona etxean geratzea posible ez denean: Aldiko egonaldiak, eguneko zentroak, adinekoen egoitzak.

b) KOMUNITATEAREN ESPARRUKO ESKU-HARTZEA:

  • Baliabide komunitarioen erabilera bultzatu eta laguntzea eta gizarte harremanak sustatzea, erabiltzailea bere ingurune hurbilenean sartzen saiatu ahal izateko.
  • Sare profesional eta sozialen artean loturak eta koordinazioa lantzea (osasun-zentroak, adinekoen egoitzak, jubilatuen elkarteak), ahal den arreta osoena lortzearren.
  • Sensibilizazioa, laguntza sareen sustapena (familia, auzokideak, talde komunitarioak, etab.).

Norentzat?

Honako pertsona hauei zuzenduta dago:

  • Adinagatik, gaixotasunagatik edota ezgaitasunagatik autonomia pertsonala, mentala, intelektuala edo sentsoriala galdu eta, ondorioz, hirugarren pertsona batzuen laguntza behar duten pertsonei. Bai eta, ezgaitasun intelektuala edota gaixotasun mentala dutelako autonomia pertsonala lortzeko beste motatako laguntzak behar dituzten pertsonei ere.
  • Jubilatu eta pentsiodunei.

AZPIPROGRAMAK

a) ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA Zerbitzua (EEZ)
Beren kabuz bizitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Zerbitzuak banakako zenbait zerbitzu eskaintzen ditu (aldi baterako edota betiko) eta pertsonak bere ingurunean ahal den ondoen txertatzea, bere autonomia pertsonala handitzea eta bere bizi-kalitatea hobetzea lortzen saiatzen da.

Ohiko etxebizitzan hainbat prestazio eta hainbat jarduketa egiten dira, hala nola: etxeko laguntza (etxearen mantenimendua, jateko laguntza, etab.), laguntza pertsonala (norberaren garbiketarako laguntza, janzteko laguntza, paseora laguntzea, etab.), laguntza psikosoziala, ohitura egokiak hartzeko heziketa, familiari laguntza, orientazio teknikoa, etab.

HELBURUA

  • Pertsona bere etxean ahal den denbora gehien bizitzea sustatzea, ezinbestekoa ez den kasuetan baino internatzea ekidituz, horrek dakarren deserrotzearengatik.
  • Autonomia maila egokia ahalbidetzen duten trebetasun, abilezia eta gaitasun pertsonalak eta familiarrak optimizatzea, ohitura osasuntsuak bultzatuz eta segurtasuna eta autoestimua handituz.
  • Autonomia pertsonalean edota gizarte mailako autonomian eragina duten krisi pertsonal eta/edo familiarrei arreta ematea.

Nortzuk gara?

  • Gizarte langilea: Eskaera jasotzen duena da, kasua ikertu eta baloratu egiten duena, interbentzioaren nondik-norakoak zehaztu, eta proiektua gainbegiratu, jarraitu eta ebaluatu egiten duenao.
  • Familia langile: Ondoko lanak egiten dituzte: pertsona eta etxea zaintzeko zuzeneko lanak; gaitasunak eta ohiturak garatu eta sortarazi pertsonengan; kasuaren eboluzioaren jarraipena egin eta gizarte langileari horren gaineko informazioa eman.
  • Administraria: Programari dagokion administrazio lana egiten du, besteak beste, hitzorduak eman eta erabiltzaileei arreta ematea. Erabiltzaileek lehenengo harremana berarekin egiten dute.

b) ORTOPEDIA ZERBITZUA

HELBURUA

  • Tresneria eta materiala maileguan uztea, jarraibide teknikoei eta mantentze-planei jarraituta.
  • Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktua aholkatzea, erabiltzailearen beharrak baloratu ondoren.
  • Erabiltzaileari, haren senitartekoei edo zaintzaileei eta beste profesional batzuei produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak nola erabili eta mantendu behar diren irakastea eta horren inguruko informazioa ematea.
  • Zerbitzuan materialik ez dagoenean, erabiltzaileen eskariei erantzun ahal izateko materialen eta tresnen erosketa bideratzea, egon daitezkeen laguntzak horretarako erabiliz.

MAILEGUAN UZTEN DITUGUN PRODUKTUAK

  • Gurpil-aulkia
  • Bañerarako aulkia
  • Dutxarako aulkia
  • Garabia
  • Taka-taka
  • Heldu eta haurrentzatko makuluak
  • Eskaren aurkako koltxoia
  • Elefante hankak
  • Oherako buru garbitzailea
  • Aulkirako buru garbitzailea
  • Ohe artikulatua
  • Komuneko altxagailua

c) JUBILOTEKA

ZER DA JUBILOTEKA:

Adineko jendea elkartzeko eta sozializatzeko tokia da, profesional batek gidatua eta girotua. Bertan, honakoa lantzen da:

  • Aldedi fisikoa (luzaketak, koordinazioa, oreka…).
  • Aldeldi kognitiboa (memoria ariketak, arreta, komunikazioa eta irudimena)
  • Alderdi soziala eta ludikoa (taldekako ariketak, musikaterapia, pintura, eskulanak….).

NORI ZUZENDUA:

  • 60 urtetik gorako pertsonei.
  • Autonomia maila dutenak (medekotasun ertaina eta larria), mendekotasun handia dutenak ez.

HELBURUAK

  • Aisialdia eta zainketa uztartzeko esparru bat eskeintzea.
  • Kultura, aisia eta harremanak lantzea.
  • Pertsonak beren ohiko inguruan ahalik eta denbora gehiena eta ahalik eta bizi kalitate handienarekin atxikitzea.
  • Ohitura osasungarriak bultzatzea eta norberaren segurtasun eta autoestimua handitzea.

HELBURU OROKORRAK

  • Familiei zainketetan lagundu.
  • Mendekotasunaren prebentzioa

HELBURU ZEHATZAK

  • Sozializazioa bultzatu, harremanak sortuz.
  • Zahartze prozesua eta ondorio ezkorrak atzeratu.
  • Gaitasun kognitiboak landu, ariketa ezberdinen bitartez: kalkulua, memoria, hizkuntza…
  • Desarraigoa landu eta bakardadeari aurre egitea.

EGUNAK:

Astean behin, herri bakoitzean:

  • Astelehenetan, Leitzan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan
  • Asteartetan, Goizuetan, jubilatu elkartean.
  • Asteazketenetan, Areson, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
  • Ostegunetan, Aranon, Maisuenean.

ORDUA: 10:00-13:00

METODOLOGIA

  • 10:00-10:15 harrera
  • 10:15-11:00 ariketa fisikoa
  • 11:00-11:15 gosaria
  • 11:15-12:15 ariketa kognitiboa
  • 12:15-13:00 erlajatu eta agurra

KUOTA: 5€/hilean