HISTORIA
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitatea 1990. urtean sortu zen, administrari eta gizarte langile batekin.
Hasieran, Orokorreko Programa besterik ez zegoen. Programa horri, gaur egun, Harrera eta Orientabide Sozialerako Programa esaten diogu.
Ondoren, gainontzeko programak ezartzen joan dira, bakoitza bere profesionalekin. Modu honetan zehazten dira:
Nafarroako Gizarte Zerbitzuen XII saria
Nafarroako Gizarte Zerbitzuen XII saria (2019. urtea) jaso dugu, BUTHAN proiektuarengatik.
KOKAPENA
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bere lana eskeintzen die ondoko herrietako biztanle guztiei:
- Leitza
- Goizueta
- Areso
- Arano
Bulego nagusia Leitzako udaletxean kokatua dago, Elbarren 1-1 31880 Leitza (Nafarroa)
UDAL ORDEZKARIAK
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitatea, lan honetarako hautatu dituzten eskualdeko udalen zinegotziez osatuta dago.
Herri bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera zinegotzi banaketa egiten da eta gaur egun, hau da:
- Leitza: Zazpi zinegotzi.
- Goizueta: Bi zinegotzi.
- Areso: Zinegotzi bat.
- Arano: Zinegotzi bat.