Leitzaldeko Euskara Zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuak eta Leitzako Udalak elkarlanean antolatutako udako haur txoko eta tailerrak ekainaren 29an hasiko dira aurten. Uda garaian aisialdi hezitzailea eta euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenak lau asteko iraupena izango du, nahiz eta familiek haurrak nahi duten asteetan apuntatzeko aukera izango duten.
Bi ordutegi eskainiko dira: 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara. Haur txokoan Haur Hezkuntza burutzen ibili diren haurrek parte hartu ahal izango dute; tailerretan, berriz, Lehen Hezkuntza burutzen ibili direnak.
Izen-ematea 2026ko maiatzaren 15etik 22ra bitartean egingo da, www.iparmank.eus webgunearen bidez. Prozesua bi urratsetan gauzatu beharko da: lehenik, webgunean “izen-emateak” atalean agertzen den prezioen taularen arabera dagokion ordainketa egin beharko da, Laboral Kutxako (ES45 3035 0118 89 1180008510) kontuan dirua sartuta. Ondoren, haur bakoitzari dagokion izen-emate fitxa bete eta bidali beharko da webgune berean.
Bi urratsak epearen barruan egin ezean ez da izen-ematerik onartuko, eta haurra ez da zerrendetan sartuko ordainketa egina eta fitxa beteta izan arte. Gainera, ordainketa egiterakoan haurraren izen-abizenak adierazi beharko dira. Guraso bakarren eta familia ugarien kasuan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Bestalde, behin izena emanda eta ordainketa eginda, dirua ez da itzuliko; hala ere, ezbeharren edo gaixotasunen ondorioz izen-ematea bertan behera uzten bada, ordaindutakoaren %80 itzuliko da.
Informazio gehiagorako 09:00etatik 13:00etara harremanetan jar zaitezkete Euskara Zerbitzuarekin (laga@iparmank.eus / 948 510 814) edo Gizarte Zerbitzuarekin (prebentzioa@lagagizartezerbitzua.org / 948 510 840; Whatsapp: 681 265 189).