Leitza, Goizueta, Areso, Arano eta Ezkurrako haur, guraso eta eskolen arteko topaketek aurten mugarri berezia dute: XXV. urteurrena ospatuko da maiatzaren 30ean Areson. Urteurren borobila dela eta, antolatzaileek Topaketen logoa berritzeko lehiaketa antolatu zuten, ospakizunari irudi berritua eta berezia emateko asmoz.
Guztira 17 logo aurkeztu dira, eta parte-hartzaile guztiek sormen, kolore eta ilusio handiz landutako proposamenak aurkeztu dituzte. Epaimahaiak lan guztien kalitatea eta mezua baloratu ondoren, erabakia hartu da:
Aurtengo logo irabazlea GereƱo-Brazete familia izan da.
Logo parte-hartzaile nabarmendua, berriz, Nieto-Elustondo familia izan da.
Logo irabazleak familia osoarentzako Senda Vivarako sarrerak eskuratuko ditu sari gisa. Bestalde, logo parte-hartzaileak 30 euroko bono kulturala jasoko du. Sariak maiatzaren 30ko Topaketen egunean bertan banatuko dira, ospakizun giroan.
Aurkeztutako 17 lanak Topaketen egunean ikusgai jarriko dira, bertaratzen direnek sortutako proposamen guztiak gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Horrela, urteurren berezi honek parte-hartzea, elkarlana eta komunitate izaera nabarmenduko ditu beste behin.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten haur, guraso eta irakasle guztiei, erakutsitako inplikazio eta sormenagatik, eta herritarrak animatu nahi dituzte maiatzaren 30n Areson egingo den ospakizunean parte hartzera. XXV. urteurrena elkarrekin ospatzeko eguna izango da.