Beste urte batez 16-17 urte bitarteko gazteek aurre-begirale ikastaroa egiteko aukera zabaldu dugu.
Zer da eta zertarako balio du?
- Dinamika eta jokuen bidez haurnartu, parte-hartzeko estrategiak landu eta ideiak jasotzeko.
- Aisialdiko ekintzetan bolondres aritzeko, bai eta begirale izateko lehenengo urratsa betetzeko ere.
- Proposamenak egin eta erantzunak lortzeko.
- Aisialdiko hezkuntzaren inguruan ikasteko.
- Aurre-begirale titulua eskuratzeko.
Ikastaroa Urtxintxa Eskolak eskainiko du abenduak 22, 23, 29 eta 30ean, goizeko 10:00etatik 14:00tara (azken eguna 16:00etara). Lehen bi egunak Leitzako Erleta Eskolako jangelan eta azken biak Larraungo Gabarin.
Plaza mugatuak izango dira eta dohakoa izango da (garraioa eta azken eguneko luntxa barne). Parte-hartzaileek diploma jasoko dute.
Apuntatzeko azken eguna: abenduak 15.
Informazio gehiagorako: prebentzioa@lagagizartezerbitzua.org edo 681 26 51 89 telefonoan.