Kikilisalda 2019. urtean sortutako lantaldea da. Gizarte zerbitzuak, Cederna-Garalurrek, eta kontsumo, hezkutza zein jarduera fisiko arloko zenbait eragilek sortu zuten elkarlanean. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean elikadura, jarduera fisikoa nahiz ohitura osasuntsuak bultzatzeko helburuarekin eta adin txikikoen obesitate tasa murrizteko asmoarekin sortu zen. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi zigun adin txikikoen obesitate maila Nafarroako batez bestekotik gora zegoela gure eremuan. Orduz geroztik, hainbat kanpaina egin ditugu.
- Lehenengo urtean, “Azukrearen gazi-gozoak” izeneko kanpaina egin genuen.
- 2020an “Lehen gosaldu, ondoren eguna dastatu” kanpaina egin genuen, eta “Elikaduraren eta ohitura onen semaforoa” jokoa ere diseinatu genuen.
- 2021. urtean, “Zuk-aldatu-Sukaldatu” kanpainan jarri genuen arreta, eta amantalak banatu genituen, heztearen garrantzia ikusarazteko eta adingabeak sukaldean parte hartzeko.
- 2022an: “Aisialdi osasungarria” kanpainaren barruan, ibilbideen fitxa batzuk diseinatu genituen, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko inguruak ezagutzeko eta jarduera fisikoa egiteko. Kanpaina honen helburu nagusia aisialdi osasungarria eta dibertigarria sustatzea izan zen, familian edo lagunekin egindako ariketa oinarri hartuta.
- 2023an: aurreko urtean herri bakoitzerako presatuta ibilbide bana aukeratu dugu, Leitzan (Txaragorri), Goizuetan (Antoka), Areson
(Otarre) eta Aranon (Suro) eta ibilbidea egiteko joku bat prestatu dugu. Kanpaina honen helburu nagusiak bi dira: ibilbideak erakargarriagoak egitea jendea hauek egitera animatzeko eta bide batez arlo ezberdinen inguruan ikastea.
Jolasa:
- ● Ibilbidean zehar lau gaien inguruko galdera-erantzunak prestatu ditugu (“Ingurumena”, “Jarduera fisikoa”, “Elikadura” eta “Herria ezagutu”). Bakoitzari kolore bat eman zaio, eta kolore bakoitzean QR bat dago. Ibilbidea kolore bereko galdera-erantzunak osatuz egitean datza jolasak. Koloreen banaketa ondorengoa da: “Ingurumena” (berdea), “Elikadura” (laranja), “Jarduera fisikoa” (urdina) eta “Herria ezagutu” (fuksia).
- Lehenengo hiru gaietako galderak berdinak dira herri guztietan, “Herria ezagutu” atala berriz herri bakoitzera egokitutako galderekin osatu da.
- Jolasteko, galdera irakurri, erantzuna pentsatu eta asmatu duzun jakiteko hurrengo balizara joan beharko da.
Gogoratu, ibilbidea egiteko marra laranjak jarraitu behar dira.
HAS DADILA JOLASA!
Jolastu, ezagutu, ikasi eta mugitu!