Oinarrizko gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen sistema publikoko oinarrizko unitatea dira, sisteman sartzeko atea eta hartzaileengandik eta esparru familiar eta sozialetik gertuen dagoen maila.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zonifikazioak, zerbitzuak pertsonengana ahalik eta gehien gerturatzea du helburu. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren titulartasuna Toki Entitateena da.

Zerbitzu publikoa da eta bere xedea hurrengo hau da; populazioaren gizarte ongizatea lortzea, banakako, taldekako, komunitate esku-hartzearen bidez eta baliabideak mugituz.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitatea 1990. urtean sortu zen, administrari eta gizarte langile batekin.

Hasieran, Orokorreko Programa besterik ez zegoen. Programa horri, gaur egun, Harrera eta Orientabide Sozialerako Programa esaten diogu.

Ondoren, gainontzeko programak ezartzen joan dira, bakoitza bere profesionalekin.